25 urte baino gehiago lanean
Izenetik izanera, gogoa zubi
Aholkularitza
Elkarlana
Lankidetza
Konpromisoa
Tolerantzia
Errespetua
Garapena
Kooperatibismoa
Kudeaketa
Horbel, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba, komunitatearen garapenean inplikatuta dagoen irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundea da. Haur, nerabe eta gazteen beharrak asetzera bideratutako proposamenak abian jarri eta kalitatezko zerbitzuak kudeatzen ditugu; hori guztia gizartegintzaren esparruan.
Helburua erakunde publiko nahiz pribatuei aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzua ematea, haur, nerabe eta gazteen bizi-kalitatearekin lotutako edozein gaietan.
Gipuzkoan erreferentziazko kooperatiba izatea haur, nerabe eta gazteek dituzten beharren arretan, bezeroen helburuekiko konpromisoan eta gizarte justuago eta solidarioago baten garapenean.
Interes-taldeak
Gure zerbitzuekin eta proiektuekin lotuta bi interes-talde ditugu identifikatuta:
1. Gure bezero nagusiak: administrazio publikoa (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentua eta Gazteria, Kultura eta Kirol Departamentuko Gazteria Zuzendaritza, udaletako gazteria-zerbitzuak…).
2. Gure zerbitzuen hartzaileak: haurrak, nerabeak, gazteak, familiak, zentroak, hezitzaileak, elkarteak, udalak….
Gure historia
1994: Hasiera
1994an sortu zen Horbel. Lan elkartuko kooperatiba da.
2000: Hastapenak
Hasiera batean gizartearen eta komunitatearen esparruarekin eta, bereziki, animazio soziokulturalarekin eta astialdiko hezkuntzarekin konpromisoa hartuta zuten pertsonek sortu zuten.
2010: Unean uneko beharretara egokitzen jakin dugu.
Gaur egun, diziplina anitzeko profesionalek osatzen dute: animazio soziokulturala, aisiaren eta astialdiaren pedagogia, euskararen sustapena, komunikazioa eta harreman publikoak, psikologia, gizarte hezkuntza…
2020: Etengabeko garapena
Etengabeko garapena da gure oinarria. 2015eko abenduan Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua pasa ondoren, URREZKO BIKAIN lortu genuen, euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila aitortzen diguna.