Abisu legala.

PHORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA-k, webgune honen bitartez, bere jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa, erabiltzailearen eskura ipintzen du.

HORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA interneten identifikatzeko, www.horbel.eus domeinuaren jabe da. HORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA-ren CIF zenbakia F20471207 da eta kontakturako emaila info@horbel.eus da.

www.horbel.eus webaren buru-jabetza eta bertan azaltzen diren elementu sortaren eskubideak HORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA-k dauzka.

HORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA-k, edozein unetan eta aldez aurretik jakin-arazi gabe, bere webgunean jasotzen den informazioaren gain, hala nola webgunearen konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak edo eguneratzeak egiteko ahalmena izango du.

HORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA-k ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, HORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA-k ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

HORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA-k ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere HORBEL SOZIETATE KOOPERATIBOA-ren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.