Nondik norakoak
Enpresaren historia, labur
Horbel Gizarte-ekimeneko kooperatiba izanik, hobeto egokitzen zaie, batetik, egungo gizarte- eta lan-testuinguruari, eta bestetik, bere jarduerei dagozkien lan-esparruei; izan ere, eremu horietan kooperatibaren muinak hobeto erantzuten die bere bazkideen itxaropen eta interesei.
Hasiera batean sortu zutenek konpromisoa hartuta zuten gizartearen eta komunitatearen esparruarekin eta, bereziki, animazio soziokulturalarekin eta astialdiko hezkuntzarekin. Gaur egun osatzen dutenak diziplina anitzeko profesionalek dira, beren filosofia eta lan egiteko moduagatik, ikasketa mailan izandako prestakuntza osagarriengatik eta hainbat lan-eremutan jaso eta batu duten esperientziarengatik, besteak beste: animazio soziokulturala, aisiaren eta astialdiaren pedagogia, euskararen sustapena, komunikazioa eta harreman publikoak, psikologia, gizarte-hezkuntza, etab.

Gure baloreak
Erantzunkizun soziala
Konpromisoa (gizartearekin eta pertsonekin: langileekin, bezeroekin, erabiltzaileekin), zintzotasuna, gardentasuna…
Balio etiko unibertsalak
Errespetua, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, bizikidetza…
Mugimendu kooperatiboa
Erantzunkizuna (irabazi asmorik gabekoa izanda, jarduerek sortutako etekin ekonomikoak helburuan eta xedean berriz inbertitzen baitira)
Kaixo.
Gurekin lana egin nahi duzu?
Guk lana egiten dugun alorren batean ikasketak badituzu edo jakintzak badituzu bidali zure kurrikuluma.
Horbel Kooperatibaren edo webgune honen inguruko zalantzarik baduzu idatz iezaguzu.
Gizarte Ekimeneko Kooperatiba
Balioen garrantzia
Horbel gizarte-ekimeneko kooperatiba izanik, bere balioak bat datoz mugimendu kooperatiboaren antolakuntza-oinarriekin: lankidetza, erantzukizuna, berdintasuna, solidaritatea…
Gainera, komunitatearen garapenean parte-hartzen dugun heinean, bat egiten dugu erantzukizun sozialarekin, balio etiko unibertsalekin eta gure kode etiko profesionalak dituen balioekin: konpromisoa (gizartearekin eta pertsonekin: langileekin, bezeroekin, erabiltzaileekin), zintzotasuna, gardentasuna, errespetua, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, bizikidetza, tolerantzia, erantzukizuna (irabazi asmorik gabekoa denez, bere jarduerek sortutako etekin ekonomikoak berriz inbertitzen dira helburuetan eta xedean, diru publikoaren erabilera arduratsua eginez).
Gure helburua merezimenduak lortzea ez bada ere, gure jardunaren kudeaketa Premie sisteman oinarritzen da; hala, enpresa txiki eta ertainen kudeaketa hobetzeko programa honek gure emaitzak hobetzea ahalbidetzen digu.
Pertsonak
Horbelek erabiltzen duen kudeaketa-eredua pertsonetan oinarritzen da. Bere giza kapitala da eredu horren aktibo eta balio nagusia. Hasiera-hasieratik lan egiteko modu horrek bideratu du kooperatiba honen garapena, lan-taldean honako gaitasun hauek bereizgarri dituzten pertsonak txertatuz:
- Erakundearekiko eta erakundearen konpromisoa eta konfiantza.
- Talde-lana.
- Parte-hartzea.
- Etengabeko hobekuntza.
Berrikuntza: Plan estrategikoa, Berdintasun plana, Euskara plana.
Gure helburuak lortzeko, Horbelen plan estrategikoa, gizon eta emakumeen arteko berdintasun-plana eta euskara-plana berritzen ditugu, bi urtean behin.