Aholkularitza.

Profesionalak, eragileak…

Kudeaketa

Zerbitzu zuzenen kudeaketa.

Aholkularitza:

Profesionalentzat, beste eragileentzat eta, orokorrean, esku hartzeko eremu horietan behar profesionalak  dituztenentzat.

Zerbitzuen kudeaketa:

Eremu horietan profesionalei, haurrei, nerabeei, gazteei eta haien familiei eskaini nahi zaizkien zerbitzu zuzenen kudeaketa.

Gure esku-hartze eremua honako hau da:

Animazio soziokulturala eta gizarte-hezkuntza, aisiaren eta astialdiaren pedagogia, euskararen sustapena, komunikazioa eta harreman publikoak, eta psikologia.

Eta bi zerbitzu nagusi eskaintzen ditugu eremu horietan:

  • Aholkularitza.
  • Zerbitzuen kudeaketa.

Horbel. Gizarte Ekimeneko Kooperatiba.

Izenetik izanera, gogoa zubi.

Zerbitzuak:

Egoitza-harreraren jarraipena eta laguntza teknikoa (SAT)

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikaren SAT zerbitzua.

Haur eta nerabeen astialdirako programak

  • GFAko Gazteria Zuzendaritzaren astialdiko programak: Udalekuak eta Gazte Oporraldiak.
  • GFAko Gazteria Zuzendaritzaren astialdiko programetako heziketa-premia bereziko begiraleen kudeaketa.
  • Ordiziako Udalaren gaztelekuaren kudeaketa.
  • Mutiloako Udalaren ludotekaren kudeaketa.
  • Donostiako Udalean Oporrak Bakean programaren kudeaketa.

Gazteentzako programak

  • GFAko Gazteria Zuzendaritzaren elkartegintza-proiektua.

  • GFAko Gazteria Zuzendaritzaren gazteak ahalduntzeko proiektua.

  • Erasmus+ (gazteekin, Aldundiarekin eta Gipuzkoako udalekin).

  • Gaztegune+ 

Komunikazioa eta informazioa

GFAko Gazteria Zuzendaritzaren komunikazio- bulegoa: webgunea, kanpainak, Gaztematika Sistemaren intraneta, profesionalentzako aholkularitza eta laguntza…