Horbel, 2025 udako protagonista solidarioa

Gizarte Ekimeneko Orbel kooperatiba izan da Orklidea ekimenaren A ataleko irabazlea, Orkli-ko Kontseilu Sozialak sustatuta. Sari ekonomiko honi esker, Horbelek aukera izango du 12 haur sahararriren ongizatea bermatzeko udako egonaldian, Oporrak Bakean programaren baitan, Zeraingo aterpetxean.

Egitasmoak Goierriko harrera-familien gabeziari erantzuten dio, eta ikuspegi komunitarioa du oinarri. Tokiko hainbat elkartek parte hartuko dute, tartean Orkli-ko langileen elkartea, haurrek uda ahaztezin bat bizi dezaten.

Horbelek, kooperatibismoaren balioekin bat eginez, haurren ongizatearekin eta nazioarteko elkartasunarekin duen konpromisoa berretsi du. Elkarlanak eta ekimen sozialek zubiak eraiki ditzakete kultur artean eta bizitzak eraldatu.

🔗 Goiberri aldizkarian argitaratutako berria ikusi